Ohorrezko egongela

     Gela zirkular handi hau hegoaldeko dorrean dago. Garaiera ertaineraino zureztatua, pareta urdinez margotua da, kaligrafia gotikozko A eta V hizkiez josia.

     Tximinia da areto honen apaingarri nagusia. Angulemako harriz egina, Duthoit-ren diseinuaren arabera, Erdi aroko etxe barneen ebokazioa argia da. Sugain erdian Anton Abbadiaren armarria bere esaerarekin filakterian : « Izana eta ez izena », baita dekorazio bat Donejakueko erromesaldiei buruz. Tximiniako kanpaian, latinezko atsotitza zizelkaturik : « Bizitza kea bezala doakigu ».

Ohorrezko Egongela

texte Le Salon d’Honneur