Kapera

     Edmond Duthoit-k zuen arte siziliar edo orientalistaren tirriak kapera honen dekorazioa eragin zuen.  Lauki zuzenezko elizbarnea hasieratik Abbadia eremuko  nekazarientzat pentsatua zen. Egiturako arkuek zurezko sabai margotu bati eusten diote. Begia nahasteko teknikan pintutako kortinen gainean SA (San Anton Handia) monograma azaltzen da.

     Jesus iraindua, Santo Tomas Akinokoa eta San Agustin Elizaren aitak  agertzen dira hiru beiratetan ekialderari buruzko koroa goxoki argituz. Anton eta Virginia pakean datza aldarepean kripta batean ehortzirik. Anton 1897ko martxoaren 19an hil zen 87 urte beteta, Virginia 1901eko martxoaren 1ean 73 urte zituelarik.


Kapera

texte La Chapelle