Liburutegia

     Gazteluaren bihotzean kokatua da. Lan eta hausnarketarako tokia, Anton Abbadiaren izpiritu eklektikoaren lekukoa da. Goiko apaletara iristeko gaztainondozko pasabidexka batera igotzen ziren. Burdinezko mentsulez sostengaturik, perno (buloin) lodiez eutsirik, egiturak Arte berriaren joera iragartzen du. Anton Abbadiaren bilduma pertsonalak goiko atala betetzen du. Zientzia eta literatura obrez osatua da.

     1896an, Anton Abbadiak gaztelua Zientzia akademiari ordeinatu ziolarik, 10 000 liburu baino gehiago baziren, besteak beste 960 euskal liburu eta 234 bibliko eta literaturazko eskuizkribu, ghez hizkuntza liturgiko etiopiarrean, dagoeneko Frantziako Liburutegi nazionalaren ardurapean non etiopiar fondoaren parterik handiena gauzatzen duten.

     Beheko aldean astronomia argitalpenak daude, mahain gainean dauden kalkulagailuekin antzinako behatokiaren ihardueraren lekukotasuna adierazten.

Liburutegia

texte La Bibliothéque