Château d'Abbadia

Gazteluaren inguruan

     Itsasorantz eraikirik, gaztelua 1864–1879 bitartean eraikia izan zen Erdi aroko ereduetan inspiratuta, Eugène Viollet-le-Duc (1814-1879) arkitektoaren planoen arabera, Edmond Duthoit (1837-1889) ikasle ohi lankideak lagundurik.

     Estilo neogotikoa eta orientalista nahasirik, gazteluak gauzatzen du orduko apainketa eta polikromiaren eredu nabarmena. Erdiko partetik abiatzen dira hiru hegal, bakoitza bere funtzio bereziarekin : ipar-mendebaldekoa ikerketari dedikatua, ekialdekoa debozioari eta hegoaldekoa harrerari. Horrela, eguzkiari eta izadiari idekia izateaz gain, banaketa ideala antolatuta dago atseden eta zerbitzurako gelen artean.

     1984an Monumentu Historiko sailkatua izan zen, berriztatua 1997tik – 2007ra.

    Abbadiako parkearen historia, hasieratik gaur arte, kanpoko eszenografiarekin deskubrituko duzu. Mila alderdi dituen leku honetan murgildu : lorategia, nekazaritzako parkea, zientifiko laborategia, Golf-zelaia, baita ere kanpalekua ! Interpretazio elementuekin, artxibeko argazki eta planoen bidez, bidaia beste aro batean segurtatzen zaitugu. Abbadiak ez du zuretzat sekreturik izango !

Photos autour du chateau

eu

Texte

 

Autour - Vidéos

eu

Texte