Antoine d'Abbadie
euskal kultur basbeslea

     Dublinen sortua 1810ean, ama irlandarra, aita zuberrotarra, Antoine d’Abbadiek euskera eta euskal kulturari ekin zien bizitza guztian.

    1836an Agustin Xahorekin Euskal gramatika ikerketa liburu bat argitaratu zuen eta 1851an Urruñan lehenbiziko euskal lore jokoak antolatu zituen 1897 hil zen urte arte. Herriarekiko atxikimendua hain sendoa zen non “Euskaldunen Aita” izendatu baitzuten.

     1871tik-1875era Hendaiako auzapeza izan zen eta gaur egun berak utzitako ondarea agertzen da Abbadia gaztelu-behatokiarekin.

Photos Antoine

eu

Texte

ZIENTZIALARI BIDAIZALEA

     Etiopian hamaika urtez egonez geroztik, Anton d‘Abbadie bidaiari handi honek tokiko lehen kartografia modernoa gauzatu zuen ; geodesian eta astronomian aditua, beste arloak ikertu zituen, hala nola bertikalaren aldaketa, mikrosismika, Niloren iturriak, zeruko kartografia. Frantziako Zientzia akademikide hautatu zuten 1867an, lehendakari izendatu ere 1892an.
     Gaztelu barnean behatokia kokatua izan zen, idekia 1975 arte astronomiari ekinez.
     1897an Anton d’Abbadiek Zientzia Akademiari utzi zion gaztelua, oraindik jabea baita.